Heziketa taldea
nortzuk gara?
“Haurrekiko dugun ikuspegia da, hezkuntza talde bezela batzen gaituena. Jaiotzetik haurrak onak direla sinisteak beraien ondoan adeitasunez, hurbiltasunez eta ulerkorrak izatera eramaten gaitu. Modu berean jaiotzetik izaki adituak direla onartzeak aukera ematen die haurrei bakoitza bere garapenaren protagonistak izatera . Eta amaitzeko gure lanean motibazioa, inplikazioa eta sentitzen dugun pasioa, gure eskuhartzearen ezinbesteko osagaiak dira”.
Escuela Kabia
Hezitzailea
Pikler-Lóczy Institutoan formakuntza jasotzen Pedagoga Pikler izan ahal izateko (Budapesten)
“Nire izena Leire da eta haur hezitzailea naiz. Nire ibilbide prosenionalean zehar metodología ezberdineko formakuntza jaso izan dut, baina 2014tik Budapesten Pikler-Lóczy Insitutoan espezializatzen ari naiz (Emmi Pikler). Errespetua nire lanaren oinarria da eta haurrekiko dudan ikuspegiak eginarazten du beti haurren gauza positiboak eta indartsuak ikustera. Niretzako eskola familiarra eta konfidantzazkoa izan beharra du, non egunerokotasunak balio haundia duen eta kalitatezko zainketak txikiengana zuzendua egoteaz aparte bertan partehartzen dugun guztiei eskeintzen zaien”.
“Kabian lanean 12 lagun gara eta denok bi gauzak batzen gaituzte. Alde batetik, haurtzaroaz dugun ikuspegia dago. Guztiok zintzo sinesten dugu haurrek ekartzen dituzten berezko gaitasunetan. Mundu hau ezagutzeko duten gogoa da aurrerapena sortzen duen motorra. Eta bestetik, pasioa da, gure lanarekiko sentitzen dugun grina, ezinbesteko gakoa egunez egun gure burua hobetzeko eta gure bertsiorik onena ateratzen saiatzeko.”.
Escuela Kabia