Identitatea
Eskolan errespetua funtsezkoa da.
Kabia, eskola garden, ireki eta zintzo bat izateko helburuarekin sortzen da, non familiek dakiten bertan gertatzen den guztia.
Badakigu haurrendako eskola eta etxea ez direla mundu paraleloak. Eskola, etxeko zabalkuntza bat izan behar du. Bien arteko lotura egotea gure ardura da, haien bizitza eta historiari jarraipena emateko. Horretarako familiekin dagoen komunikazioa ezinbestekoa da gure egunerokotasunean.
Eskolan errespetua funtsezkoa da. Alde batetik familia bakoitzarekiko errespetua. Bakoitzaren ohiturak ezagutzea gustatzen zaigu, modu honetan hobekiago akonpainatu dezakegu eta aldi berean banakako arreta eskeini. Eta bestetik haurren banakotsunarekiko errespetua. Adin honetan, bakoitzaren prozesuak zeharo desberdinak dira; haur bakoitzak erritmo ezberdina duela onartzen dugu.
Guzti honek eramaten gaitu ulertzera haur bakoitzak izan behar duela bere prozesu eta garapenaren protagonista horregatik errespetatzen ditugu bakoitzaren ezaugarriak. Lan talde bezela haurrak bizitzara heltzen diren unetik dituzten gaitasunetan sinisten dugu.
Lan talde profesional bezela oso inplikatuak gaude gure lanean, malguak, hurbilekoak eta atseginak gara. Guretzako garrantzitsuena egunerokotasunean irekiak egotea da, modu honetan haurren garapen eta aurkikuntzekin batera liluratzeko prest gaude eta familiekin detaile guzti hauek elkarbanatzeko irrikitan izaten gara.
Eta azkenik, amaitzeko, pertsonen zainketa gure lanaren esentzia da. Guretzako oso garrantzitsua da, eskolan parte hartzen duen oro eroso sentiaraztea.