Kabia Iruñeko haur eskola bat da. Iturrama auzoan dago, Fuente del Hierro kaleko 25. zenbakian, beheko solairuan, atzealdean. Ordutegia 7: 30etik 16: 30etara da, eta ordutegi honetan antolaketa honako hau da:
- 7:30etatik 9:30ak arte sarrerak dira, haurrei ongi etorria emateko aukera
- 12:00etan lehenengo irteera da, etxean bazkaltzen duten horientzat.
- Eta 13:00etatik aurrera 16:30ak arte gainontzekoen irteerak (familia bakoitzaren beharretara moldatzen gara).
Eskaintzen ditugun hizkuntzak gaztelania eta euskara dira. Langile guztiak elebidunak gara, eta harremana oso indibidualizatua denez, hautatutako hizkuntzan hitz egiten diogu haur bakoitzari
Proiektu honi ekin ahal izateko, funtsezko pieza bat espazio nahiko zabal bat aurkitzea zen, eguna bideratzeko gure modua gauzatu ahal izateko. Argi natural asko, aireztapena, espazio zabalak eta “azpiespazio” asko izatea, egunaren zatirik handiena talde txikietan bizi ahal izateko.
Horrela ba iturramko auzora heldu ginen oso handia den local batean. Gaur egun hiru klase daude. Lehenengoa 0-1 urtekoa da eta beste biak 1-3 urte bitarteko taldeak dira. Ikasgelez gain, hainbat espazio, patio bat, psikomotrizitate gela bat eta bi tailer daude. Ideia bat egin dezazuen, zer hobe argazki batzuk ikustea baino?
⏩ Lerratu eta sakatu play.
Ver esta publicación en Instagram