Sarrerak
Goizero denbora hartzen dugu famila eta hezitzaileen artean, haurraren inguruko informazioa elkar trukatzeko. Sarrera une garrantzitsu bat izaten da beti, agur esateak batzutan kosta egiten zaigulako. Horregatik asko zaintzen dugu giroa lasaia izatea eta haur bakoitzak bere harrera momentua izan dezan, momentu maitakor eta interesatua. Batzuk iristen diren bitartean besteak gelan jolasten egoten dira.
Tailerra
Tailerra ondorioztazeko, aurkitzeko, egiaztatzeko, frogatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko erabiltzen dute. Haurrek autonomoki haien burua antolatzen dute, materialak aukeratuz eta haien proiektu propioak aurrera ateratzen.
Psikomotrizitatea
Haurrak bere mugimenduaren bidez, bere jolasaren bidez, bere gorputz adierazpenaren bidez, etb adierazi nahi diguna ulertzea ezinbestekoa izango da, modu honetan guk haurra hobeto ezagutu ahal dugu.
Patioa
Egunero hainbeste ekintza eta gero patiora ateratzen gare arnasa hartzera. Area, sukaldetxoa, erronka motore ezberdinak, atsedena hartzeko lekua…Bertan irudimenari askatasuna emateko behar den guztia dago, burua freskatzen dugun bitartean.
Bazkal ordua
Bazkal ordua eskolako oso momentu garrantzitsua da. Alde batetik gosea asetzen dute baina bestetik persona helduarekin egoteko oso momentu baliotsuan bihurtzen da. Poliki poliki mahai inguruan dauden ohiturak barneratzen dituzte giroaz disfrutatzen duten bitartean.
Lo-kuluxka
Atsedena guretzako jolas autonomoari eskeinitako denbora bezain garrantzitsua da.