“Haurrekiko dugun ikuspegia da, hezkuntza talde bezela batzen gaituena. Jaiotzetik haurrak onak direla sinisteak beraien ondoan adeitasunez, hurbiltasunez eta ulerkorrak izatera eramaten gaitu. Modu berean jaiotzetik izaki adituak direla onartzeak aukera ematen die haurrei bakoitza bere garapenaren protagonistak izatera . Eta amaitzeko gure lanean motibazioa, inplikazioa eta sentitzen dugun pasioa, gure eskuhartzearen ezinbesteko osagaiak dira”.

Carmen Arrondo Larrayoz

Carmen
Arrondo Larrayoz

Hezitzailea

Pikler-Lóczy Institutoan formakuntza jasotzen Pedagoga Pikler izan ahal izateko (Budapesten)

Nire izena Carmen da eta hamabi urte daramatzat haur eskoletan lanean. Urte hauetan zehar jaso dudan etengabeko formakuntzari esker, 0-3 urte bitarteko haurren garapenean sakontzeko aukera izugarria izan dut. Esperientziak etapa honen inguruan hausnarketa asko planteatzera eginarazi dit, nola tratatu behar ditugu haurrak? Ze eskubidak dituzte? Zeintzuk dira benetazko beharrak adin honetan?... galdera hauek direla eta, gelan dudan jarreran ondorio zuzena egon da. Niretzako haurrekiko eta familiekiko errespetua behar beharrezkoa da. Amesten dudan eskolan, bertan parte hartzen duten guztiek babestuak eta maitatuak sentitzea nahi dut.

Leire Irigibel Uriz

Leire
Irigibel Uriz

Hezitzailea

Pikler-Lóczy Institutoan formakuntza jasotzen Pedagoga Pikler izan ahal izateko (Budapesten)

Nire izena Leire da eta haur hezitzailea naiz. Nire ibilbide prosenionalean zehar metodología ezberdineko formakuntza jaso izan dut, baina 2014tik Budapesten Pikler-Lóczy Insitutoan espezializatzen ari naiz (Emmi Pikler). Errespetua nire lanaren oinarria da eta haurrekiko dudan ikuspegiak eginarazten du beti haurren gauza positiboak eta indartsuak ikustera. Niretzako eskola familiarra eta konfidantzazkoa izan beharra du, non egunerokotasunak balio haundia duen eta kalitatezko zainketak txikiengana zuzendua egoteaz aparte bertan partehartzen dugun guztiei eskeintzen zaien.

 

Eskolako egun batean Bideoa